2022an erretiratu den eta gure lankidea izan den Kolde Navarlazi omenaldia
Gipuzkoako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialak joan den ostiralean, martxoak 17, azken hiru urteetan erretiratu direnak omendu ditu ekitaldi batean, beste helburuen artean. Bertan, gizarte langilea eta psikologoa den gure lankide Kolde Navarlaz zoriondu zuten.
Gure lankidearen erretiroa ospatu nahi dugu, zeinak Alcer Gipuzkoa Elkartearen hasiera eta proiektu osoa bultzatu duen bolondres leial eta zintzo batekin batera, entitateari forma emanez zailtasun eta esfortzu askoren ostean, giltzurrun gaixo kronikoen eta familiartekoengan hain garrantzitsua den arreta profesionalizatzera iritsiaz.
36 urte Elkartean lanean egon ondoren, urte guzti hauetan adierazi duzun borroka, konstantzia eta adiskidetasunagatik zoriondu nahi zaitugu zurekin lanean eta kolaboratzen egon garen lankideok.
Zorionak eta eskerrik asko zure lankide eta kolaboratzaileen partetik!