2022ko ekainak 1, Ehun eta Organu Emaitzaren Eguna
Ekaineko lehen asteazkenean Ehun eta Organu Emaitzaren Eguna oroitzen da, eta 2022 urte honetan, gaur, ekainaren 1ean ospatzen da. Hori dela eta, Diario Vasco-k bizien arteko trasplante gurutzatua jaso duen bikote bat elkarrizketatu du.
Juan Jose Larzabal, giltzurrun gaixotasun kronikoa duena, eta bere emaztea, Gloria Rodriguez, berriki bizitako trasplante gurutzatuaren esperentziaren protagonistak izan dira. Juan Jose, 2020ko ekainean dialisi tratamenduan hasi zen, eta, 2021eko uztailean, bizien arteko trasplante gurutzatua jasotzeko aukera izan zuen; bere emaztearen eta beste emaile baten eskuzabaltasunari esker, bi pertsonen organu emaitza ahalbidetu zen.
Egun honetan, emaile anonimo eta hauen familien oroitzapena egiten da, hauek burutzen duten keinu altruistaren eskuzabaltasuna eta solidaritateari eskertza adieraziz.
Xehetasun gehiagorako, ondorengo estekan eskuragai duzue erreportajea.