Trasplantea eta kirola
Apirilaren 29ko asteburuan trasplantatuen zazpigarren jokuak ospatu ziren Granadan. Aitor Aulestia, jaiotzez Ondarrukoa eta Zarautzen bizi dena, eta, bi aldiz giltzurrun trasplantea jaso eta 1981etik giltzurrun gaixoa denak, igeriketa, txirrindularitza eta padel modalitateetan parte hartu zuen sei domin irabaziaz: urrezko bi medaila, zilarrezko bi eta brontzezko bi.
Gainditze espiritua eta trasplantearen ondorengo bizitzeko gogoak txapelketa hauetan isladatzen dira non trasplantatutako 140 kirolari baino gehiago biltzen diren eta harmonia paregabean elkarrekin bizitzen duten.