Organu emaitzaren aldeko sentsibilizazioa Donostiako La Asunción Ikastetxeko ikasle talde bati

Donostiako La Asunción Ikastetxeko ikasle talde batek trasplantearen esperientzia gertutik ezagutzeko aukera izan du bi giltzurrun trasplantaturen testigantzaren bitartez. Elkarretaratzea Alcer Gipuzkoak duen lokal sozialean egin da otsailaren 6an eta trasplantatuen esperientzia pertsonala kontatzeaz gain, organu emaitzaren aldeko sentsibilizazioaren garrantziaz hitz egin dute.