Elkartasun Sare Antolatua – GUZTION ARTEAN, eta beste baliabideak

Eusko Jaurlaritzak beste erakundeen (Gurutze Gorria, Caritas, Hirugarren Sektore sozialeko sareen sarea, eta, Boluntariotzako agentziak) lakindetzarekin, eta, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gidaritzapean, GUZTION ARTEAN izeneko ELKARTASUN SARE ANTOLATUA osatu du.
Ekimenaren helburua 70 urtetik gorako pertsonen eta/edo mendekotasun-egoeran edo bestelako kalteberatasun-egoeretan daudenei, beraien etxeetan bakarrik edo bikotekidearekin bizi direlarik, eta familiaren laguntzarik ez dutelarik, oinarrizko premiei erantzutea da.
Laguntzazko boluntariotza sare baten bitartez, kalteberatasun egoeran dagoen pertsonaren babesa ziurtatzen da, egunerokotasuneko beharrak artatzeaz gain: premia biziko hornidurak eskuratzeko, zaborra jaisteko, agindutako sendagaiak jasotzeko, maskotaz arduratzeko, eta, atzeratu ezin diren izapide eta kudeaketak egiteko.
Informazio gehiago izan dezazuen eskuaragai duzue dokumentu argitzailea.
Gainera, maila lokalean (Donostia) zein lurralde mailan, konfinamenduan zehar baliagarri izan daitezkeen baliabideei buruzko informazio garrantzitsua errazten dizuegu.