Euskadi Irratian elkarrizketa, Faktoria Magazina
Maiatzaren 31n, Faktoria Magazineko irratsaioan, Maider Amenabar, Alcer Gipuzkoako gizarte langilea eta gipuzkoako giltzurrun trasplantatua den, Miren Josune Martija, organu emaitzaren inguruan elkarrizketatuak izan dira.
Faktoria Magazinak irratsaioaren zati batean heriotza ikuspuntu ezberdinetatik lantzen du. Aurreko programako solasaldian, maiatzaren 24an entzun ahal izan dena, zeinetan Iker Garcia Saezek, Donostiako Unibertsitateko Ospitaleko ZIUko medikua eta Gipuzkoako trasplanteen koordinatzailea denak, organu emaitzaren inguruan bere ikuspegiaz hitz egin du, eta Alcer Gipuzkoak gai honen inguruan bere eginbeharra azaldu du maiatzaren 31ko irratsaioan.
Alcer Gipuzkoak 43 urte daramatza Gipuzkoan organu emaitzaren aldeko sentsibilizazioa egiten eta hain zuzen, Maider Amenabarrek, Alcer Gipuzkoako gizarte langileak, horren inguruan mintzatu da, elkartearen eginbeharra zein den azaltzeaz gain.
Organu emaile izatearen borondatea adierazi duten pertsona/familien eskertzaren adibide Miren Josune Martijaren bizi testigantza da, duela 10 urte giltzurrun trasplantatua dena, eta organu emaitzari oso eskertua dagoena.
Informazio gehiagorako irratsaioa zuen eskura duzue.