Igande honetan, Irungo Artaleku Kiroldegian Irun Bidasoako eta Leongo Abanca Ademarren artean ospatutako eskubaloi partiduan egon da Alcer Gipuzkoa
2022ko martxoaren 10ean ospatutako Giltzurrunaren Munduko Egunarekin bat, igandean martxoak 13 Irungo Artaleku Kiroldegian ospatutako eskubaloi partiduan egon da Alcer Gipuzkoa.
Partidua Irun Bidasoako eta Leongo Abanca Ademar jokalarien artean jokatu da, giro oso hunkigarri eta lehiakor batean, eskubaloi zale eta giltzurrun gaixo eta kolaboratzaileek partehartu dutelarik.
Kiroldegiaren sarreran, Alcer Gipuzkoak mahai informatiboa jarri du elkarteak Gipuzkoan egiten duen lanari buruz eta organu emaitzaren sentsibilizazioari buruz infomatzeko.
Bidasoa CDari eskerrak eman nahi dizkiogu giltzurrun gaixoaren taldearen aldeko lana bistarazteko aukera emateagatik, eta, Alcer La Riojari bere partehartzeagatik.