Ekainak 6, Gaixo Trasplantatuaren Eguna
Gaixo Trasplantatuaren Eguna dela eta, 2022ko ekainaren 6an, astelehena, ospatutakoa, RTVE-ko Telenorteko albistegian gipuzkoar giltzurrun trasplantatu bat eta bere emaztea elkarrizketatuak izan dira.
Juan José Larzabal eta Gloria Rodríguez giltzurrun trasplante gurutzatu baten protagonistak izan dira, 2021eko udaran egin zena; zeinetan Gloria hartzaile ezezagun batentzat emaile izan zen, eta, Juan José, berriz, emaile ezezagun bati esker, organu hartzaile izan zen. Ebakuntza honetan, biek partehartu dute, Juan Josek organu hartzaile moduan, eta Gloriak, berriz, emaile moduan. Gaixo Trasplantatuaren Eguna izanik, biek esperientzia nola bizi izan duten kontatu dute, eta, baita beraien bizitzan organu bat jasotzeak eta emaile izateak eragiten duenaz hitz egin ere.
Elkarrizketa ospakizunaren egun berdinean eman zen, eta, ondorengo estekan entzun eta ikus dezakezue (9:10 minututik 11:12ra).