Alcer Gipuzkoako gizarte langilea EITB-eko “Biba Zuek!” programan elkarrizketatua izan da
Astelehenean, 2023ko martxoaren 13an, EITB-eko “Biba Zuek!” programak organu emaitzaren gaia landu du Vidal Salcedo familia medikua eta aurkezleen eskutik.
Honen harira, programak Alcer Gipuzkoako gizarte langilea den Maider Amenabar elkarrizketatu du, zeinak elkarteak zentzu honetan burutzen duen lanaz hitz egin duen (zer adierazi nahi du organu emaile izateak, nola egin daiteke organu emaile, etabar).
Alcer Gipuzkoak 45 urte daramatza giza-ehun eta organu emaitzaren alde sentsibilizatzen eta euskal gizarteak ekintza altruista honekin adierazten duen solidaritatea sakonki eskertzen du.
2022 urtean Euskadik 56,1 emaile pertsona milioi biztanleko (pmb) erregistratu ditu, arinki hobetuz 2021 urtearekin alderatuz gero. Aurreko urtean, guztira 265 pertsonek organu trasplante bat jasotzeko aukera izan dute EAEn edo hitzarmen bat mantentzen den beste erkidegoetan.
Honela bada, azken 10 urteetan, euskal gaixoei guztira 2.581 organu trasplante burutu zaizkie: 1.567 giltzurrun trasplante, 742 gibelekoak, 131 bihotzekoak eta 141 biriketakoak.
Azpimarratzekoa da orokorrean euskal gizarteak emandako solidaritate eta eskuzabaltasuna, espezifikoki, emaile izan diren familiak, zeintzuk trasplanteak ahalbidetzen dituzten, hauen organu emaile izateko aldeko erantzunari esker 10 kasuetatik 9etan.
Nahiz eta organu eta trasplanteen emaitzaren ekintza areagotu den, Alcer Gipuzkoa organu emaitzaren inguruan lanean eta honen garrantziaz informatzen jarraituko du formatu ezberdinetan.
Zehaztasun gehiagorako, ondorengo estekan elkarrrizketa eskuragai duzue (42:40 minutitik 55:13 minutura)