Trasplantearen Egun Nazionalean bizien arteko giltzurrun trasplantea jaso duen pertsona baten testigantza RTVE-en
Joan den martxoaren 29an Trasplantearen Egun Nazionala ospatu zen eta arrazoi hori dela eta, RTVE-eko Telenorte – País Vasco programan bizien arteko trasplantea jaso duen pertsona batek bere esperientzia kontatu du.
Aitor Palomo gipuzkoarra, berriki bizien arteko giltzurrun trasplantatua denak, bere emaztearekin batera, emailea denak, giltzurrun gaixotasunaren diagnostikoa jaso eta honekin izandako bilakaeratik gaur egundaino bizitako prozesuaren inguruan mintzatu dira, gaur egun, trasplante egoeran aurkitzen delarik bere emaztearen ekintza altruista eta eskuzabaltasunari esker.
Biek bizitako esperientziaz hitz egin ahal izan dute eta baita, organu emaitzaren inguruan biztanlegoa sentsibilizatzearen garrantziaz ere.
Xehetasun gehiagorako, ondorengo estekan elkarrizketa jarrai dezakezue (5:08 minututik 5:42ra).