Tipi Tapa-ko kideek ikasturtearen amaiera bazkari batekin ospatu dute

Ekainaren 13an, Tipi Tapa-ko partaideek kurtsoari amaiera emateko bazkari bat antolatu dute Pasaia San Juanen. Herreratik abiatuta, San Pedrora oinez iritsi dira eta han, txalupa hartu dute San Juanera iristeko.
Hilabete hauetan, taldeak ibilbide desberdinak antolatu dituzte Donostialdeatik (Aiete Parkea, Cristina Enea, Miramon Parkea…). Asteartero elkar egoteak taldea indartu du eta partaide berriak gehitu dira Tipi Tapa taldera.
Tipi Tapa ekintza ofizialki irailean bueltatuko da, baina udan partaideek nahi izanez gero beraien kabuz gera daitezke ibilbideak egiteko.
Alcer Gipuzkoatik, eskerrak eman nahi dizkiegu Tipi Tapa-ko partaideei beraien konpromezua eta programa honetan konfidantza edukitzeagatik. Eskerrik asko eta uda ona pasa!