Urola Kostako giltzurrun gaixo eta familiartekoen topaketa
Alcer Gipuzkoak bere lana aurrera eraman ahal izateko, profesionalez gain, Gipuzkoako eskualdeetan giltzurrun gaixo eta familiartekoen bolondres kopuru garrantzitsu bat daukagu.
Urtero bezala, Urola Kostako giltzurrun gaixo eta familiartekoen taldea Zarautzen bildu da elkartetik boluntariotzaren laguntzaz aurrera eramandako ekintzak eta urtea bukatzeko geratzen den denboran egin daitezkeen ekintza posibleen balorazioa partekatzeko.
Boluntariotza gure elkartean zutabe garrantzitsu bat da eta horrexegatik, asko baloratzen dugu, eta, eskerrak eman nahi dizkiogu Alcer Gipuzkoako helburuarekin kolektikoak forma altruistean duen konpromezuagatik.
2023 urte honetan, taldea ekainaren erdialdean elkartu da, ekaineko lehen asteazkenean ospatutako Organu Emaitzaren Eguna goraipatuz, eta baita, giltzurrun gaitxotasun kronikoarekin bakoitzak bizitako esperientzia konpartituz.