Ibilaldi osasuntsuak berrartu dira Alcer Gipuzkoan partaide berriekin
Udako oporren bukaerarekin eta eskolara eta errutinaren itzulerarekin batera, Alcer Gipuzkoako Tipi-Tapan partehartzen duten bolondoresek ofizialki ibilaldi osasuntsuak berrartu dituzte kide berriekin, asteartetik, irailaren 12tik, aurrera.
Gogorarazten dizuegu, taldea asteartero biltzen dela, Alcer Gipuzkoako lokal sozialean edota Donostiako puntu konkretu batean, denon artean adostutako ibilbidea egiteko; baita, eguraldiak laguntzen ez duenean edo taldeak nahi duenean, lokal sozialeko eremua errazten da ere gidatutako ariketa fisikoak egiteko. Honela, talde kohesioa indartzen da eta baita talde esperientziak konpartitu ere.
Berritasun bat bezala, taldeak Donostiatik kanpo ibilaldiak egitea planteatzen du, ondoko udalerrietara gerturatuaz, eta baita, Gipuzkoako beste eskualdeetara mugituaz ere. Aukerak aztertzen joango gara klimatologia eta taldearen nahiak kontuan hartuta.
Dakizuenez, taldea irekia dago ekintza asoziatibo honek duen helburua jarraitu nahi duen edozein giltzurrun gaixo eta/edo familiartekori. Interesa baduzu, galde iezaguzu!