Giltzurrun gaixotasunari buruzko erreportajea Berrian
Berria egunkariak apirilaren 7an giltzurrun gaixotasunari buruzko erreportaje bat argitaratu du, dialisiari eta teknika ezberdinei buruz hitz eginez, eta baita, giltzurrun gaixoengan eta familiartekoengan gaixotasunak dituen eraginez ere.
Bi giltzurrun gaixo elkarrizketatuak izan dira (gaur egun, etapa ezberdinetan daudenak, trasplante egoeran eta peritoneo dialisian). Hauek, gaixotasunarekin bizi dutena kontatu dute, errealitate berriaren egokitzapenaz. Honetaz gain, Nefrologiako Zerbitzuko osasun profesionalek beraien ikuspuntutik gaixotasuna zertan datzan eta honen inpaktuari buruz mintzatu dira.
Ondorengo estekan erreportajea ikus dezakezue.