Alcer Gipuzkoak Cadena Ser San Sebastián-en parte hartu du Odol Emaileen VI Maratoiaren eta Trasplantearen Egunaren ospakizuna dela eta
2022ko martxoaren 30ean, Odol Emaileen VI. Maratoiarekin bat, Trasplantearen Eguna ospatu da.
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak Radio San Sebastián-ekin elkarlanean, beste urtebetez Odol Emaileen Maratoia antolatu dute Donostiako Hotel María Cristinan. Bertan, odol emaitzaren garrantziaz mintzatu diren profil ezberdinetako jendeak elkarrizketatuak izan dira.
Egun honetan, Trasplantearen Egunarekin ere bat etorriz, irratsaio berdinean Juan Jose Urquiola Zaldua, giltzurrun gaixotasun diagnostikoa duena eta gaur egun, dialisian egon eta gero, 2021eko azarotik trasplantatua dena, elkarrizketatua izan da. Juan Josek gaixotasunarekin izandako esperientzia kontatu du, tratamentu dialitikoaz gain, eta baita, emaile anonimoari esker handia adierazi egindako ekintza altruistak bere bizitzan, orokorrean, eta egunerakotasunean, eragin dion aldaketa nabarmenagatik.
Elkarrizketa ondorengo estekan aurkituko duzue.