Alcer Gipuzkoak Easo Politeknikoko ikasleak organu emaitzaren inguruan sentsibilizatu ditu
2022ko apirilaren 25ean, Alcer Gipuzkoak organu emaitzaren aldeko sentsibilizazio hitzaldian parte hartu du, Donostian kokatutako Easo Politeknikoko Formakuntza Profesionaleko Institutoko ikasleei informatzen eta trebatzen.
Zehazki, “Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta”-ko heziketa zikloko ikasleek Alcer Gipuzkoak burutzen duen lana, eskaintzen dituen laguntza programak eta artatzen duen profila ezagutu ahal izan dute. Honetaz gain, organu emaitza eta trasplantearen ekintzaren inguruan informazioa azaldu da, organu emaitzaren garrantziaren inguruan sentsibilizazioa eginez.
Giro atseginean, bai ikasleriak eta baita Alcer Gipuzkoak ere gaiaren inguruan hausnartzeko aukera eduki dute.