Alcer Gipuzkoak Organu Emaitzaren Eguna kartelak jartzen ospatu du Zarautzen
Urola Kostako eskualdeak urteroko ohitura mantenduaz giltzurrun gaixoen eta familiarren artean topaketa bat antolatu du ekainaren hasieran Organu Emaitzaren Egunarekin bat, emaile anonimoak eta familiartekoak omentzeko.
Elkarteak bolondresen laguntzarekin aurrera eramandako ekintzen berri izateko aprobetxatzen dute bilera, eta martxan jar daitezkeen ekintza ezberdinak baloratzeko.
Aurten gainera, Alcer Gipuzkoak eskualdeko bolondresen laguntzarekin Zarautzetik barrena kartelak jarri ditu, ondorengo leloarekin: “gehitu bizitza, biderkatu bizitzak”
Alcer Gipuzkoatik organu emaile anonimoen eta bere familiartekoen solidaritatea eskertu nahi dugu.