Alcer Gipuzkoak Paziente Bizia Programan partehartu du
Alcer Gipuzkoa Osakidetzako Paziente Bizia Programan partehartzen ari da formatu ezberdinetan. Honekin, gaixotasun kronikoak dituztenei edo horrelako gaixo bat zaintzeaz arduratzen direnei gaixotasun horiei buruzko informazioa eman nahi zaie, eta osasun egoera hobetzeko izan beharreko ohitura edo jokabideak azaltzearekin lagundu nahi da.
Zehazki, urriaren 30ean bideokonferentzia bidez eta 6 asteko iraupena izango duen “Cuidando activamente mi salud” tailerrari hasiera eman diote giltzurrun gaixotasun kronikoa eta beraien familiartekoez/zaintzaileez osatutako talde batek.
Tailerretan hainbat tresna eskaintzen dira arazoei aurre egiteko eta nork bere buruari ohiturak aldatzeko helburuak jartzeko, baita teknikak ere, familiarekin eta osasun arloko profesional taldearekin komunikatzeko, erlaxatzeko eta emozioak kudeatzeko. Informazioa ere ematen da hainbat gairi buruz: ariketa fisikoa, nutrizio-argibideak, medikazioaren erabilera egokia eta gaixotasunaren inguruko oinarrizko ezagutzak.
Azken finean, tailerretan lantzen dena gaixotasunari buruzko oinarrizko informazioa da, eta herritarrei aktiboago izaten eta baita beren osasuna zaintzen lagunduko dieten tresnak eta trebetasunak ere.
Laister, baita ere, kolaboratzaileez eta giltzurrun gaixotasun kronikoa duten pertsonez osatutako beste talde batek “Entrenamiento Activo” izena duen tailer batean partehartuko du online formatoan.