Alcer Gipuzkoako lokal sozialeko sarrera nagusian efizientzia energetikoan hobekuntza burutu da
2019 urteko erdialdean, Donostiako Amara auzoan kokatua dagoen Alcer Gipuzkoako lokal sozialean obraren lehen fasea bukatutzat eman zen. Obra honetan, lokaleko atzeko aldean efizentzia energetikoa eta irisgarritasuna hobetu ziren, existitzen ziren oztopo arkiteknikoak kenduz. Lehen pauso honen ondoren, 2021eko azken seihilekoan, lokaleko sarrera nagusian eraberritze lanak egin ziren, gaur egun, elkarterako sarreran eta energia kontsumoaren murrizketan hobekuntza ikusten delarik.
Lan hau Gipuzkoako Foru Aldundiak Hirugarren Sektoreko entitateen egoitzetan inbertsioetarako emandako dirulaguntzei esker egin ahal izan da.