Giltzurrun gutxiegitasun kroniko aurreratua (GGKA)
Giltzurrunaren barne egiturak mintzen dihoazen einean giltzurrun gutxiegitasunak aurrera egiten du. Gaixotasunaren aurretikako etapatan sintoma eza gerta daiteke. Horregatik, batzuetan, garapena hain geldo joan daiteke sintomak ez direla agertzen giltzurrun funtzioa normalaren hamarrena baino gutxiago den arte.
Giltzurrunak funtzionatzeari uzten diotenean agertzen diren sintomak azaltzeko uremia hitz medikua erabiltzen da.Etapa honetako helburuak sintomak kontrolatzea, konplikazioak saiestea eta gaixotasunaren garapena frenatzea dira. Giltzurrun funtzioak okerrera egiten badu giltzurrun gutxiegitasunaren ordezkako tratamenduari heltzea tokatzen da (dialisia edo trasplantea).
Oso garrantzitsua da pazienteak tratamentu mota desberdinei buruzko informazio guztia edukitzea, bere behar eta aukeretara ondoen egokituko den hori aukeratu ahal izateko, beti ere, bizitza kalitate eta normalizazio sozial ona aurkituz.