2019 URTE ZORIONTSUA opa dizuegu!!
- Publicado en Uncategorized @eu
“Gaurkotzea Polikistosi Hepatorrenalean” Jardunaldiaren ospakizuna
Azaroaren 10ean, Alcer Gipuzkoak, Nefrologiako Zerbitzuaren parte-hartzearekin, Polikistosi Hepatorrenalaren gaixotasunaz kaltetutako gaixoei eta beraien familiartekoei zuzendutako Jardunaldia ospatu zuen. “Gaurkotzea Polikistosi Hepatorrenalean” Jardunaldiak, bertaratze askorekin, Polikistosiaren alorrean dauden aurrerapenen inguruko ezagutzari buruz hitz egiteko aukera eskaini zuen.
- Publicado en Uncategorized @eu
“Gaurkotzea Polikistosi Hepatorrenalean” formakuntza Jardunaldia
Alcer Gipuzkoak Donostia Ospitaleko Nefrologia Zerbitzuarekin elkarlanean, giltzurrun polikistosiaz kaltetutako gaixoen eta familiartekoentzat zuzenduta, “Gaurkotzea Polikistosi Hepatorrenalean” formakuntza Jardunaldia antolatu du. Jardunaldia datorren larunbatean, azaroak 10, izango da Donostia Unibertsitate Ospitaleko Ekitaldi Aretoan. Egitaraua Jardunaldia Polikistosi Hepatorrenala
- Publicado en Uncategorized @eu
Organu emaitzaren inguruko sentsibilizazioa CIE Automotiven
Urriaren 18an, Alcer Gipuzkoak, hitzaldi baten bitartez, organu emaitzaren inguruan sentsibilizazioa egin zuen Itziar-Deban kokatuta dagoen CIE Automotive enpresako langileei. Giro atsegin eta solidarioan gaiari buruz hitz egin zen, baita, organu emaile izatearen garrantzia azpimarratu ere.
- Publicado en Uncategorized @eu
Alcer Gipuzkoak “Elkartasun aleak” erakusketan parte hartu du
“Elkartasun aleak” erakusketak, Gipuzkoa Solidarioak (Kutxa Fundazioa) antolatuta, Estazioaren ondoan dagoen Egiako pasadizoan kokatutako panel ezberdinetan arlo guztietariko elkarteei buruzko informazioa edukitzea ahalbidetzen du. QR kodigoa eskaneatuta elkarteari buruzko informazioa jaso dezakezue, baita, elkartearen agendaren berri izan ere. Ekimen hau urriaren 16tik azaroaren 12ra arte egongo da erabilgarri. Alcer Gipuzkoa ere paneletan topa dezakezue!
- Publicado en Uncategorized @eu
Hemodialisi egoeran dauden eta aldizkako lekualdaketak egin dituzten giltzurrun gaixoek beraien esperientzia kontatu dute
Hemodialisi egoeran dagoen giltzurrun gaixoen talde batek ordezkako giltzurrun tratamenduarekin egindako aldizkako lekualdaketei buruzko esperientzia kontatu du. Alcer Gipuzkoak koordinatutako “Familiarentzat atseden egunak / Hemodialisi plazen gestioa”-ren programari esker, giltzurrun gaixoak arrazoi ezberdinengatik lekualdatzeko aukera du. Erreportajea: DV_lekualdatzeakHD
- Publicado en Uncategorized @eu
Urola Kostako giltzurrun trasplantatuek organu emaile ezezagunaren eta beraien familiartekoen solidaritatea eskertu dute
Urola Kostako giltzurrun trasplantatuen taldeak organu emaile ezezagunaren eta beraien familiartekoen solidaritatea eskertu dute. Erreportajea: DV_UrolaKosta
- Publicado en Uncategorized @eu
Michelinek eta Alcerrek giltzurrun gaixoen alde bat egin dute
Michelin Fundazioak eta Alcer Gipuzkoak lankidetza akordioa sinatu dute giltzurrun taldeari zuzendutako laguntzazko ekintzen garapena errazteko. Erreportajea: DV_AlcerMichelinakordioa
- Publicado en Uncategorized @eu
Hiru giltzurrun trasplantatuk Alcerrek giltzurrun taldearentzat burutzen duen lan garrantzitsuaren inguruan hitz egin dute
Elgoibarko hiru giltzurrun trasplantatuk, giltzurrun gaixotasunaren diagnostikoaren ondoren, Alcerreko Arreta Psikosozialeko Zerbitzutik jasotako orientazioa eta laguntzaren garrantzia kontatu digute. Honetaz gain, giltzurrun taldearentzat eta taldearekin bat eskaintzen diren zerbitzuen ezinbesteko jarraipena azpimarratu dute. Erreportajea: DV_elkarrizketaElgoibar
- Publicado en Uncategorized @eu
2018ko organu emaitzaren kanpaina – Elgoibar
Giza organu emaitzaren aldeko sentsibilizazio sozialaren kanpaina. Organu emaile solidarioen bilketarako, ekainaren 17an Debabarreneko zonaldeko giltzurrun trasplantatu bolondresek osatutako talde batek mahai informatiboa jarri zuen Elgoibarren.
- Publicado en Uncategorized @eu