Organu Emailearen Eguna
Atzo, ekainak 3, Alcer Gipuzkoak, Organu Emailearen Egunarekin bat eginda, Zuzendaritza Batzordeko bilera ospatu zuen. Bertan, Michelin Fundazioak giltzurrun kolektiboarentzat emandako maskaren banaketa egiteko aprobetxatu zuen.
- Publicado en Uncategorized @eu
Organu Emailearen Egunaren oroitzapena
Gaur, ekainak 3, Organu Emailearen Eguna da eta Alcer-Gipuzkoak egun hau ospatu nahi du emaile pertsonen eta familiartekoen solidaritatea eta eskuzabaltasuna eskertuz egiten duten keinu altruista dela eta. Nahiz eta gaur egun COVID19aren osasun krisi egoera bizitzen egon, giza-ehun eta organu emaileen aldeko mentalizazio soziala eta sentsibilizazioa sustatzen jarraitzen dugu.
- Publicado en Uncategorized @eu
Koronabirusaren transmisioa saihesteko gomendioak Euskadin
Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzak koronabirusaren transmisioa saihesteko gomendioen inguruan dokumentu bat sortu du. Dokumentua infografia ezberdinez osatua dago, hala nola, birusaren transmisioa nola saihestu, maskara nola eta non erabili, lantokietan hartu beharreko jokabideak, eta, garraio publikoetan eta erosketak egiterakoan nola babestu azaltzen da. Ongizate emozionalaren, elikaduraren, ariketa fisikoaren eta loaren garrantziaren inguruan ere informatzen da,
- Publicado en Uncategorized @eu
Gaixo inmunodeprimituetan COVID19a prebenitzeko gomendioen eguneraketa
Gobernuak konfinamenduaren deseskalatze mailakatuaren neurriak planteatu eta gero, Espainiako Inmunologia Sozietateak eta Gaixotasun Infekziosoetako eta Klinika Mikrobiologiako Sozietateak, gaixo inmunodeprimituetan COVID19aren aurkako prebentziorako gomendioen eguneraketa egin du, informazio osagarria emateaz gain. Kolektiboarentzat interesa izango duelakoan, dokumentua zuen eskura duzue.
- Publicado en Uncategorized @eu
Maskaren erabilpena eta COVID-19k eragindako kutsadura ekiditeko gomendio batzuk
Maskara medikuen edo kirurgikoen erabilpen zuzenaren eta COVID-19 birusak eragindako kutsadura ekiditeko gomendatutako neurrien inguruan oinarrizko informazioa errazten dizuegu. Ondorengo bi loturetan informazioa zuen eskura duzue: –Nola eta noiz erabili maskara? –Maskara medikuen edo kirurgikoen erabilpena biztanlerian orokorrean (gaztelaniaz)
- Publicado en Uncategorized @eu
Alcer Gipuzkoa – Ohar Informatiboa 2 (COVID-19)
COVID-19 pandemiaren eskuhartzearen egonkortasunaren eta egoeraren hobetzearen ondorioz, Alcer Gipuzkoak trantsizio mailakatu bat hastea pentsatu du, eskaintzen dituen zerbitzu eta lan jarduerak burutzen jarraitzeko. Zuen eskura duzue dokumentu informatiboa xehetasun gehiagorekin.
- Publicado en Uncategorized @eu
Konfinamendu egoeran dauden adineko pertsonentzat eta osasun egoera kronikoan aurkitzen diren pertsonentzat jokabide gida
Osasun Ministerioak, Plataforma de Organización de Pacientes-en (POP) eskaeragatik eta laguntzarekin, konfinamendu egoeran dauden adineko pertsonentzat eta osasun egoera kronikoan aurkitzen diren pertsonentzat jokabide gida landu du. Gidak, norbanakoaren zainketarekin (prebentziozko neurriak, ohitura osasuntsuak, ongizate emozionala, etabar) lotutako gomendioak eta informazioa emateaz gain, COVID-19 birusaren kutsadura saihesteko eranskin bakoitzean osasun egoera kronikoaren araberako gomendioak zehazten
- Publicado en Uncategorized @eu
Elkartasun Sare Antolatua – GUZTION ARTEAN, eta beste baliabideak
Eusko Jaurlaritzak beste erakundeen (Gurutze Gorria, Caritas, Hirugarren Sektore sozialeko sareen sarea, eta, Boluntariotzako agentziak) lakindetzarekin, eta, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gidaritzapean, GUZTION ARTEAN izeneko ELKARTASUN SARE ANTOLATUA osatu du. Ekimenaren helburua 70 urtetik gorako pertsonen eta/edo mendekotasun-egoeran edo bestelako kalteberatasun-egoeretan daudenei, beraien etxeetan bakarrik edo bikotekidearekin bizi direlarik, eta familiaren laguntzarik ez dutelarik, oinarrizko
- Publicado en Uncategorized @eu
Interesezko estekak – neurri eguneratuak COVID-19
Koronavirusaren aurrean hartutako neurri eguneratuen inguruan hitz egiten duten estekak zuen eskura dituzue. Gipuzkoako Foru Aldundia COVID-19 Gipuzkoako Foru Aldundia – Gizarte Politika Eusko Jaurlaritza – Osasun Saila Osakidetza – COVID-19ari aurre egiteko asistentzia antolamendua Eusko Jaurlaritza – Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
- Publicado en Uncategorized @eu
Martxoak 25, Trasplantearen Egunaren ospakizuna
Martxoaren 25ean, Trasplantearen egunaren ospakizuna izanik, trasplantatutako pertsonek “Viviendo nuevas oportunidades: #TrasplantadosEnCasa” titulopean kanpaina sustatu dute. Gaur egun, koronabirus (COVID-19) berriari lotutako infekzioagatik bizitzen ari garen krisi eta osasun larrialdi egoera honetan bultzatutako ekintza bat da. Informazio gehiagorako prentsa-oharra zuen eskura duzue.
- Publicado en Uncategorized @eu