Alcer Gipuzkoa – Ohar Informatiboa (COVID-19)
COVID-19ari lotutako infekzioagatik bizitzen ari garen larrialdi egoeraren aurrean, Alcer Gipuzkoak eskaintzen dituen zerbitzuetan eta burutzen duen lan ekintzetan neurri batzuk hartu ditu. Hartutako neurriei buruz hitz egiten duen dokumentua eskuragai duzue.
- Publicado en Uncategorized @eu
ONT jakinarazpena / COVID-19
ONTak, Trasplanteen Erakunde Nazionalak, gaur egun jasaten ari garen koronavirus (COVID-19) berriari lotutako infekzioaren egoera dela eta, giltzurrun gaixotasuna daukaten pertsonei zuzendutako jakinarazpena igorri du. Kolektiboarentzat interesa izango duelakoan, dokumentua zuen eskura duzue.
- Publicado en Uncategorized @eu
Organu emaitzaren aldeko mentalizazio soziala Hernaniko Inmakulada Ikastetxeko ikasle talde bati
Hernaniko Inmakulada Ikastetxeko Erdi Mailako Erizaintzako Zaintza Osagarrien Heziketa Zikloko lehen kurtsoko ikasleak martxoaren 4ean Alcer Gipuzkoako lokal sozialera gerturatu ziren Elkartea eta elkarteak eskaintzen dituen laguntza programak ezagutzera, eta, organu emaitzaren inguruan hitz egitera. Giro eroso eta lasaiean giltzurrun trasplantatu baten testigantza entzuteko aukera izan zuten, trasplantatutako pertsonak gaixotasunaren eta trasplantearen bizipenaz hitz egin
- Publicado en Uncategorized @eu
Dialisian dauden gaixo eta giltzurrun trasplantatuekin koronavirus gaixotasunaren pandemiaren aurrean eman behar den jokabide protokoloa
Espainiako Nefrologia Elkarteak dialisian dauden gaixo eta giltzurrun trasplantatuekin koronavirus gaixotasunaren pandemiaren aurrean eman behar den jokabide protokoloa argitaratu du. Kolektiboarentzat interesa izango duelakoan, dokumentua zuen eskura duzue.
- Publicado en Uncategorized @eu
Gaixo inmunodeprimituetan SARS-CoV-2aren aurkako prebentziorako gomendioak
ONTak, Trasplanteen Erakunde Nazionalak, Koronabirus (COVID 19) berriari lotutako Infekzioarekin zerikusia duen dokumentua erraztu digu. Zehazki, Gaixotasun Infekziosoetako eta Klinika Mikrobiologiako Sozietateak, Espainiako Inmunologia Sozietatearen partehartzearekin, gaixo inmunodeprimituetan SARS-CoV-2aren aurkako prebentziorako gomendioak ematen dituen dokumentua egin du. Kolektiboarentzat interesa izango duelakoan, dokumentua zuen eskura duzue.
- Publicado en Uncategorized @eu
GGKa duten pertsonentzat bizi ohitura osasuntsuei buruzko Formakuntza Jardunaldia: AHOLKU DIETETIKOAK
Otsailaren 26an, asteazkena, GGka duten pertsona talde bati zuzendutako bizi ohitura osasuntsuei buruzko Formakuntza Jardunaldiak amaitutzat eman genituen. Iragarri genuen moduan, jardunaldia aholku dietetikoei buruzko bigarren hitzaldiarekin amaitu genuen Saioa Aramendiren, Alcer Gipuzkoako dietista-nutrizionistaren, azalpenarekin. Bertaratu zirenek maila orokorrean gomendio nutrizionalak ezagutzeko aukera izan zuten, baita GGKaren estadio bakoitzeko zertzelada batzuk jaso ere.
- Publicado en Uncategorized @eu
GGKa duten pertsonentzat bizi ohitura osasuntsuei buruzko Formakuntza Jardunaldia: JARDUERA FISIKOA
Otsailaren 19an, asteazkena, Alcer Gipuzkoako lokal sozialean GGKa duten pertsona talde espezifiko bati zuzenduta bizi ohitura osasuntsuei buruzko lehen Fomarkuntza Jardunaldia ospatu zen. Lehen elkarretaratze honetan, jarduera fisikoari buruz sakondu zen, GGKaren prozesuan jarduera fisikoari buruzko gomendioak emanez. Honetarako, Belen Ubiernaren (Donostialdea ESIko fisioterapeuta) eta Arantxa Urangaren (Osasunaren Sustapenaren teknikoa) laguntzarekin kontatu genuen. Bigarren Jardunaldia
- Publicado en Uncategorized @eu
GGKa duten pertsonentzat bizi ohitura osasuntsuei buruzko Formakuntza Jardunaldiak: jarduera fisikoa eta aholku dietetikoak
Alcer Gipuzkoatik jarduera fisikoari eta aholku dietetikoei buruzko bi Formakuntza Jardunaldi antolatu dira GGka duten pertsona talde espezifiko bati zuzenduta. Lehenengo Jardunaldian jarduera fisikoari buruz hitz egingo da, otsailaren 19an ospatuko dena, eta, bigarrengoan, berriz, otsailaren 26an, aholku dietetikoei buruz mintzatuko da. Jardunaldiak Alcer Gipuzkoako lokal sozialean izango dira eta gaiean adituak diren profesionalen partehartzearekin
- Publicado en Uncategorized @eu
Organu emaitzaren aldeko sentsibilizazioa Donostiako La Asunción Ikastetxeko ikasle talde bati
Donostiako La Asunción Ikastetxeko ikasle talde batek trasplantearen esperientzia gertutik ezagutzeko aukera izan du bi giltzurrun trasplantaturen testigantzaren bitartez. Elkarretaratzea Alcer Gipuzkoak duen lokal sozialean egin da otsailaren 6an eta trasplantatuen esperientzia pertsonala kontatzeaz gain, organu emaitzaren aldeko sentsibilizazioaren garrantziaz hitz egin dute.
- Publicado en Uncategorized @eu
2020 urte zoriontsua opa dizuegu!!
- Publicado en Uncategorized @eu