Arantxa Lazkanori, giltzurrun trasplantatua, EITB-eko “BIBA ZUEK” programan elkarrizketa
Urriaren 8an igorri zen EITB-eko “Biba Zuek” programan, Arantxa Lazkanok, giltzurrun trasplantatuak, gonbidatu bezala partehartu zuen. Arantxak, duela 29 urte trasplantatua denak, emaile ezezagunari eta beraien familiartekoei eskuzabaltasuna eta eskertza handia adierazi nahi izan die egiten duten keinu altruista dela eta. Esteka honetan duzue elkarrizketa ikusgai.
- Publicado en Uncategorized @eu
Osasun karpeta, online sistema bat pazienteak bere osasunaren gaineko kontrol handiagoa izan dezan
Euskal osasun-sistema eta haren profesionalak pertsonengana hurbiltzeko arreta ez-presentzialeko zerbitzu teknologiko berriak garatzen eta abiarazten jarraitzen du Osakidetzak. Teknologia berriei esker, hainbat kanal jar daitezke herritarren esku, osasun-arreta eskuragarriagoa eta unibertsalagoa izan dadin. “Nire Osasun-karpeta” Historia Kliniko Elektronikorako sarbidea da. Erabiltzaile bakoitzaren informazio kliniko eta sanitario guztia biltzen da hor, modu seguruan eta isilpean. Internet bidezko sarbidea
- Publicado en Uncategorized @eu
Trasplantatuek organu emaileari eta beraien familiartekoei eskertza erakutsi nahi izan diete Organu Emailearen Egunean
Organu Emailearen Egunarekin bat etorriz, 2020ko ekainak 3, bihotz eta giltzurrun trasplantatuak direnek eta baita beraien familiartekoek ere emaile ezezagunari eta beren familiartekoei eskuzabaltasuna eta eskertza handia adierazi nahi izan diete. Erreportajea DV Organu Emailearen Eguna (2020/06/03).
- Publicado en Uncategorized @eu
Diptikoa Alcer Gipuzkoa
Alcer Gipuzkoak diptiko informatibo bat egin eta publikatu du Gipuzkoako giltzurrun taldeari eskaintzen dizkion zerbitzu, kontaktu eta kokapenarekin. Informazio gehiagorako diptikoa eskuragai duzue.
- Publicado en Uncategorized @eu
Organu Emailearen Eguna
Atzo, ekainak 3, Alcer Gipuzkoak, Organu Emailearen Egunarekin bat eginda, Zuzendaritza Batzordeko bilera ospatu zuen. Bertan, Michelin Fundazioak giltzurrun kolektiboarentzat emandako maskaren banaketa egiteko aprobetxatu zuen.
- Publicado en Uncategorized @eu
Organu Emailearen Egunaren oroitzapena
Gaur, ekainak 3, Organu Emailearen Eguna da eta Alcer-Gipuzkoak egun hau ospatu nahi du emaile pertsonen eta familiartekoen solidaritatea eta eskuzabaltasuna eskertuz egiten duten keinu altruista dela eta. Nahiz eta gaur egun COVID19aren osasun krisi egoera bizitzen egon, giza-ehun eta organu emaileen aldeko mentalizazio soziala eta sentsibilizazioa sustatzen jarraitzen dugu.
- Publicado en Uncategorized @eu
Koronabirusaren transmisioa saihesteko gomendioak Euskadin
Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzak koronabirusaren transmisioa saihesteko gomendioen inguruan dokumentu bat sortu du. Dokumentua infografia ezberdinez osatua dago, hala nola, birusaren transmisioa nola saihestu, maskara nola eta non erabili, lantokietan hartu beharreko jokabideak, eta, garraio publikoetan eta erosketak egiterakoan nola babestu azaltzen da. Ongizate emozionalaren, elikaduraren, ariketa fisikoaren eta loaren garrantziaren inguruan ere informatzen da,
- Publicado en Uncategorized @eu
Gaixo inmunodeprimituetan COVID19a prebenitzeko gomendioen eguneraketa
Gobernuak konfinamenduaren deseskalatze mailakatuaren neurriak planteatu eta gero, Espainiako Inmunologia Sozietateak eta Gaixotasun Infekziosoetako eta Klinika Mikrobiologiako Sozietateak, gaixo inmunodeprimituetan COVID19aren aurkako prebentziorako gomendioen eguneraketa egin du, informazio osagarria emateaz gain. Kolektiboarentzat interesa izango duelakoan, dokumentua zuen eskura duzue.
- Publicado en Uncategorized @eu
Maskaren erabilpena eta COVID-19k eragindako kutsadura ekiditeko gomendio batzuk
Maskara medikuen edo kirurgikoen erabilpen zuzenaren eta COVID-19 birusak eragindako kutsadura ekiditeko gomendatutako neurrien inguruan oinarrizko informazioa errazten dizuegu. Ondorengo bi loturetan informazioa zuen eskura duzue: –Nola eta noiz erabili maskara? –Maskara medikuen edo kirurgikoen erabilpena biztanlerian orokorrean (gaztelaniaz)
- Publicado en Uncategorized @eu
Alcer Gipuzkoa – Ohar Informatiboa 2 (COVID-19)
COVID-19 pandemiaren eskuhartzearen egonkortasunaren eta egoeraren hobetzearen ondorioz, Alcer Gipuzkoak trantsizio mailakatu bat hastea pentsatu du, eskaintzen dituen zerbitzu eta lan jarduerak burutzen jarraitzeko. Zuen eskura duzue dokumentu informatiboa xehetasun gehiagorekin.
- Publicado en Uncategorized @eu