COVID-19aren aurkako txertaketarako FACME-ren (Federación de Asociaciones Científico Médicas Españolas) gomendioak arriskuzko talde pontentzialetan
FACME-k (Federación de Asociaciones Científico Médicas Españolas) baldintza bereziak edo arrisku talde jakin batzuk bezala kontsideratu daitezkeenentzat txertaketaren inguruan gomendio batzuk sortu ditu. Honen helburua COVID-19ari aurre egiteko aholkatzerakoan, profesional medikuek ebidentzia zientifikoan oinarritutako eta protokolizatutako informazioa edukitzea da. Lan guzti hau FACMEko Gomendiozko Kontseiluaren txertaketa taldeak garatu du, kasu bakoitzean gaiean ezagutza handiena duten elkartekideekin kontatuz.
Konkretuki, organu solidoen trasplantearen hartzaileak eta hautagaiak diren gaixoentzat COVID-19ari aurre egiteko txertaketa erraztearen inguruko gomendioak eskuragai dituzue.
Bestalde, SEMPSPH-ak (Sociedad Española de Medicina Preventiva, Salud Pública e Higiene) adostutako dokumentua eskuragai duzue. Dokumentu honek arriskuzko baldintzak dituzten pertsona helduetan SARS-CoV-2aren aurkako txertaketa lehenestearen inguruan hitz egiten du, arrisku maila zehaztuz egoera klinikoaren arabera.