COVID19aren Txertaketa Estrategiaren azkenengo eguneraketa // Arrisku handiko baldintzak dituzten pertsonak
2021ko martxoaren 31n Osasun Ministerioko Lurraldeen arteko Kontseiluak txertaketa prozesuan arrisku handiko baldintzak dituzten pertsonak gehitu ditu.
Hain zuzen, trasplante hematopoietikoak dituzten pertsonek, organu trasplante eta honetarako itxaron zerrendan daudenek, hemodialisi eta dialisi peritonealean dauden pertsonek, gaixotasun onkohematologikoa dutenek, citotoxika kimioterapia tratamenduan dauden minbizia dutenek, kimioterapia edo inmunoterapiarekin dauden birika minbizia dutenek, GIB-aren infekzioa duten inmunodeprimituek, lehen mailako inmunodefizientzia duten pertsonek eta 40 urteko Down Sindromea duten pertsonek osatzen duten taldea da.
Arrisku taldea 70 eta 79 urte bitartekoekin batera txertatua izango da. Eta, denbora tarte txikiagoan ahalik eta babes handia lortzeko asmoz, ARNm-a duten txertoak erabiliko dira.
Ondorengo bi esteketan informazio gehiago topa dezakezue:
Txertaketa Estrategiaren azkenengo eguneraketa (5. eguneraketa) dokumentu osoa