Eman itzazu zure organoak
Organo emaitza keinu guztiz altruista da, eskuzabaltasun ekintza bezala hartuta dagoena gizakion artean.
Gaur egun milaka pertsona daude bizitzen jarraitzeko edo eta beraien bizi kalitatea hobetzeko organo emaitza baten beharrean daudenak. Trasplantea gaur egun ondorio ezin hobeak lortzen dituen eta oso aurreratua dagoen teknika medikoa da. Baina emaileen beharra dauka nahi eta nahi ez. Elkartasun gabe ez dago trasplanterik.
Eman daitezkeen organo nagusienak giltzurrunak, gibela, bihotza, area eta birikak dira. Baina ehunak ere trasplantatzen dira adibidez: hezur muina, hezurrak, kornea eta bihotzeko balbulak….etab.
Estatu espainolean emaitza eta trasplantea “Trasplantearen legearen” bitartez arautzen da eta honek ziurtatzen ditu bi alde garrantzitsu, beste batzuen artean: emaitza altruista eta trasplantea lortzeko zuzentasuna.
ZENBAIT MOMENTUTAN BIZITZA EMAITZA BATEN MENPE DAGO
Osasunaren profesional batek hildako familiako baten organoen emaitza eskatzen duenean, organoak trasplantatzeko egoera egokian duten pertsona gutxi horien artean dagoelako da. Eta gaixo bat edo gehiago direlako emaitza horren menpe daudenak bizitzen jarraitzeko.Euskal populazioaren eskuzabaltasuna trasplante programen funtzionamendu egokiaren beharrezko oinarria da. Beraiek duten elkartasun zentzurik gabe, emaitzaren aukerari erantzun positiboa emateko momentuan, ez lirateke emaitza hauek lortuko.