Gaixo inmunogutxituentzat hirugarren dosiaren onarpena
Irailaren hasieran, Osasun Ministerioko Osasun Publikoko Komisioak COVID larriaren aurrean kalteberetasuna eduki dezaketen patologia konkretuak dituztenei COVID19aren aurkako hirugarren dosiaren jartzearen onarpena egin da.
Inmunogutxituak diren gaixoetaz ari gara; sistema inmunea ahulduta daukatenek eta antigorputz egokiak sortzeko zaitasunak dituztenek. Hori dela eta, urtearen hasieran txertatu ziren pertsonei jarriko zaie txertoaren hirugarren dosia, 70 eta 79 urte bitartekoekin txertatu zirenei, alegia.
Zehazki, trasplante hematopoietikoak dituzten pertsonak, organu trasplante eta honetarako itxaron zerrendan daudenak, hemodialisi eta dialisi peritonealean dauden pertsonak, tratamenduan dauden minbizia dutenak, 40 urteko Down Sindromea duten pertsonak, gaixotasun onkohematologikoa dutenak, kimioterapia tratamenduan dauden organu bateko minbizia dutenak, eta, kimioterapia edo inmunoterapian dauden biriketako minbizia dutenetaz ari gara.
Euskal Herrian dagoeneko pertsona hauek txertatzen hasiak dira.