Gaur, ekainaren 7an, Giza-Ehunen eta Organu Emaitzaren Eguna ospatzen da
Urtero bezala, ekaineko lehen asteazkenean Giza-Ehun eta Organu Emaitzaren Eguna ospatzen da eta, aurten, Alcer Gipuzkoatik, Tipi-Tapako ekintza asoziatiboko partaideek eta taldeak modu berezi batean ospatu nahi izan dute.
Dakizuen bezala, Tipi-Tapa ekimena astean behin burutzen da (asteartero) Donostiatik ibilbide ezberdinak eginez. Astearte honetan, bizitza aktiboa eta ohitura osasuntsuan partehartzen duten asteko elkarretaratzeko gaixoek, beraientzat gaurko eguna, “Giza-Ehun eta Organu Emaitzaren Eguna“, hain berezia dena ospatu nahi izan dute.
Horrela bada, atzo asteartea, Tipi-Tapako partehartzaileek ibilbidea emaile anonimo eta hauen familien oroitzapenean egin zuten, hauek burutzen duten keinu altruistaren eskuzabaltasuna eta solidaritateari eskertza adieraziz.
Alcer Gipuzkoak 45 urte daramatza organu emaitzaren aldeko mentalizazio soziala egiten, eta, emaile anonimo eta hauen familiek burutzen duten keinu altruistaren eskuzabaltasunari eta solidaritateari eskertza adierazi nahi dio Alcerrek kolektibo osoaren izenean.