GGKa duten pertsonentzat bizi ohitura osasuntsuei buruzko Formakuntza Jardunaldia: AHOLKU DIETETIKOAK

Otsailaren 26an, asteazkena, GGka duten pertsona talde bati zuzendutako bizi ohitura osasuntsuei buruzko Formakuntza Jardunaldiak amaitutzat eman genituen. Iragarri genuen moduan, jardunaldia aholku dietetikoei buruzko bigarren hitzaldiarekin amaitu genuen Saioa Aramendiren, Alcer Gipuzkoako dietista-nutrizionistaren, azalpenarekin. Bertaratu zirenek maila orokorrean gomendio nutrizionalak ezagutzeko aukera izan zuten, baita GGKaren estadio bakoitzeko zertzelada batzuk jaso ere.