Giltzurrun trasplantatu bati eta Alcer Gipuzkoako gizarte langileari elkarrizketa Naiz Irratian Organu, Ehun eta Trasplante Emaitzaren Munduko Egunean
Naiz Irratiak gipuzkoako giltzurrun trasplantatu bati eta Alcer Gipuzkoako gizarte langileari elkarrizketa egin dio atzo, urriak 14, Organu, Ehun eta Trasplante Emaitzaren Munduko Egunean.
Itziar Apeztegiak, duela 28 urte giltzurrun trasplantea jaso duenak, bere gaixotasunarekin, bizi estiloarekin, eta bizitako gertaeren aurregitearekin lotutako bizipenaren inguruan hitz egin ahal izan zuen, bere prozesuan zehar Alcerren laguntzak zer suposatu duen adierazteaz gain. Bestalde, Maider Amenabarrek, Alcer Gipuzkoako gizarte langileak, entitateak Gipuzkoan giltzurrun gaixoen eta familiartekoen arreta psikosozialean burutzen duen lana esplikatzeko partehartu zuen, organu emaitzaren aldeko sentsibilizazioaren garrantzia azpimarratzeaz gain, Alcer Gipuzkoak duela 43 urtetik burutzen dihardun lanetako bat.