Giltzurrunaren Munduko Egunaren Oroitzapenean Alcer Gipuzkoa Irungo Artaleku Kiroldegian egongo da
Martxoaren 10ean Giltzurrunaren Munduko Eguna ospatu da eta honen oroimenean, Alcer Gipuzkoa Alcer La Riojaren partehartzearekin, Irungo Artaleku Kiroldegian ospatuko den eskubaloi partiduan egongo da.
Partidua Irun Bidasoako eta Leongo Abanca Ademar jokalarien artean jokatuko da eguerdiko 13:30etan, Sacyr ASOBAL Ligaren barruan.
Alcer Gipuzkoak kiroldegiaren sarreran mahai informatiboa jarriko du elkarteak Gipuzkoan egiten duen zereginari buruz informatzeko eta baita, organu emaile egin nahi duenari ere aukera emateko.