Gipuzkoako giltzurrun gaixo batek EITB-eko “elektrodependentzia” erreportajean parte hartu du
Elektrizitatearen prezioaren igoeraren harira, EITBek gaixo kronikoak elkarrizketatu ditu “elektrodependentzia” erreportajean. Gaixo hauek, beraien osasun egoeragatik, bizirauteko eta bizi kalitate hobeagoa izateko, nahitaez sare elektrikora konektaturik egon behar dute hartzen duten tratamenduagatik.
Honen adibide da Angel Peña, giltzurrun gaixoa, erreportaje honetan elkarrizketatua izan dena beste gaixo batekin batera, EPOC diagnostikoa duena eta 24 orduz oxigeno makinara konektaturik egon behar dena. Angel Peña giltzurrun gaixoa da eta gaur egun etxeko dialisia egiten du egunero zikladoraren bitartez eta argi indarraren garestitzeak nola eragin dion kontatu du.
Orokorrean, biztanlego osoa argi indarraren fakturaz kaltetua ikusi da, eta bereziki, gaixo kroniko hauek, bizirauteko elektrizitatearen baitan daudenak beraien osasun egoeragatik eta beharrezkoa zaien tratamenduagatik. Horrexegatik, kontsumitzaile zaurgarritzat hartzea eskatzen dute.
Zehaztasun gehiagorako, ondorengo estekan erreportajea eskuragai duzue (12:22 minutitik 14:12 minutura)