Inmakulada Ikastetxeko ikasleak Alcer Gipuzkoako lokal sozialera etorri dira / Organu emaitzaren aldeko mentalizazioa
Berriz ere, Hernaniko Inmakulada ikastetxeko Erdi Mailako Erizaintzako Zaintza Osagarrien Heziketa Zikloko lehen kurtsoko ikasleak Alcer Gipuzkoako lokal sozialera gerturatu dira organu emaitzaren inguruan informatu eta trebatzera.
2022ko apirilaren 27an, ikasleek Elkartea, elkarteko profesionalen zeregina, eta eskaintzen dituen laguntza programak ezagutzeaz gain, organu emaitzaren inguruan hausnartu dute; Alcer Gipuzkoak duela 44 urtez burutzen duen eginkizunetako bat.
Egun honetan, entzuleek kasu erreal bat ezagutzeko aukera izan dute, giltzurrun trasplantatu batena, hain zuzen, zeinak gaixotasunarekin bizitako esperientzia eta trasplanteak bizi kalitatean nola eragin dion kontatu duena. Saio honetan, organu emaitzaren aldeko garrantzian, sentsibilizazioan eta mentalizazioan hausnartu ahal izan da.