Koronabirusaren transmisioa saihesteko gomendioak Euskadin

Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzak koronabirusaren transmisioa saihesteko gomendioen inguruan dokumentu bat sortu du.
Dokumentua infografia ezberdinez osatua dago, hala nola, birusaren transmisioa nola saihestu, maskara nola eta non erabili, lantokietan hartu beharreko jokabideak, eta, garraio publikoetan eta erosketak egiterakoan nola babestu azaltzen da.
Ongizate emozionalaren, elikaduraren, ariketa fisikoaren eta loaren garrantziaren inguruan ere informatzen da, etxean bakarturik egoteko neurriak gogorarazteaz gainera.
Dokumentua zuen eskura duzue xehetasun gehiagorako.