Organu Emaileen Lurralde Erregistroa
1978. urtetik ALCER-Gipuzkoak Organu Emaitzaren aldeko sentsibilizazio kanpainak sustatzen dihardu eta Organu Emaileen Lurralde Erregistroa mantentzen, beti ere, itxaron zerrendan dauden pertsona gaixo askoren behar larriarekin lankidetzan.
Ekaineko lehenengo asteazkena Organu Emaileen Eguna bezala dago izendatua. Egun horren ospakizun modura, ALCER-Gipuzkoak komunikabide desberdinekin eta paziente, senitarteko eta kolaboratzaile desberdinen laguntzarekin, Organu Emaile informazio eta hartze kanpaina bat antolatzen du.
Nor izan daiteke Organu Emaile?
Bere borondatea, emaile izateko intentzio adierazpena, adierazten duen edozein pertsona, baldintza egokitan hilez gero, bere organuak trasplanterako erabili daitezenaren helburuarekin.
Emaitza eta trasplanteetan lortutako errealitatea goruntz mantentzeko, beharrezko da sentsibilizazio eta muxutrukeko partehartze saiakerari jarraitzea, trasplante baten beharrean dauden pertsonen solidaritza katean. Gainera, zugan pentsatu ezazu. Gero eta emaile gehiego egon zuretzat lasaitasun haundiagoa eta zure ingurukoentzat, eta nola ez, milaka pertsonentzat, zu bezala, gaur egun organurik behar ez dutenak, baina etorkizunean behar izan ditzaketenak.