Organu Emaitzaren aldeko Kanpaina Zarautzen
Ehun eta Organu Emaitzaren egunarekin bat, aurten ekainaren 1ean, asteazkenean, ospatu dena, Alcer Gipuzkoak Organu Emaitzaren Kanpaina antolatu du Zarautzen.
Ekainak 5ean, igandean, giltzurrun gaixoek, familiartekoek eta kolaboratzaileek organu emaitzarekin lotutako mahai informatibo bat instalatu dute Zarautzeko Kale Nagusian.
Egun honetan, interesatutako pertsonek informatzera eta galdetzera gerturatu dira, eta organu emaile egiteko aukera izan dute.
Alcer Gipuzkoak 44 urte daramatza organu emaitzaren aldeko mentalizazio soziala egiten, eta, emaile animo eta hauen familiek burutzen duten keinu altruistaren eskuzabaltasunari eta solidaritateari eskertza adierazi nahi dio Alcerrek kolektibo osoaren izenean.