Organu emaitzaren aldeko mentalizazio soziala Hernaniko Inmakulada Ikastetxeko ikasle talde bati

Hernaniko Inmakulada Ikastetxeko Erdi Mailako Erizaintzako Zaintza Osagarrien Heziketa Zikloko lehen kurtsoko ikasleak martxoaren 4ean Alcer Gipuzkoako lokal sozialera gerturatu ziren Elkartea eta elkarteak eskaintzen dituen laguntza programak ezagutzera, eta, organu emaitzaren inguruan hitz egitera.
Giro eroso eta lasaiean giltzurrun trasplantatu baten testigantza entzuteko aukera izan zuten, trasplantatutako pertsonak gaixotasunaren eta trasplantearen bizipenaz hitz egin zuelarik. Bertaratu zirenek beraien zalantzak argitu zituzten eta organu emaitzaren aldeko sentsibilizazioaren eta honek duen garrantziaren inguruan sakondu zuten.