Organu emaitzaren aldeko sentsibilizazioa Aratz Ikastolako ikasleei
Beste urte batez, Alcer Gipuzkoak giltzurrun gaixoen taldearen errealitateari buruz hitz egin die Aratz Ikastolako ikasle talde bati.
2024ko martxoaren 7an, osteguna, Erizaintzako zaintza osagarrietako Erdi Mailako Zikloa egiten ari diren ikasleak lokal sozialera gerturatu ziren elkartetik giltzurrun taldearekin burutzen den lana gertutik ezagutzeko.
Gainera, elkarretaratze honek organu emaitzaren eta trasplantearen ekintzari buruz hausnartzeko lekua eskaini du, eta baita ekintza altruista honen garrantzia azpimarratzeko aukera eman ere.
Entzuleek kasu erreal bat entzuteko aukera izan dute giltzurrun trasplantatu baten testigantza baten bitartez, zeinak gaixotasunarekin eta trasplanteak bere bizi kalitatean nolako eragina izan duen esperientzia kontatu duen.
Alcer Gipuzkoatik Aratz Ikastolari eskerrak eman nahi dizkiogu organu emaitzaren garrantzia ezagutarazten laguntzeagatik.