Organu emaitzaren aldeko sentsibilizazioa Erizaintza zaintza osagarrietako Erdi Mailako Zikloko ikasleei
Alcer Gipuzkoak 2023ko martxoaren 9an Hernaniko Inmakulada Ikastetxean Erizaintzako zaintza osagarrietako Erdi Mailako Zikloa egiten ari diren promozio berriko ikasleei organu emaitzaren aldeko sentsibilizazioari buruzko hitzaldia eskaini du.
Alcer Gipuzkoa 45 urtez organu emaitzaren aldeko kanpainak egiten dabil eta beste behin, Alcer Gipuzkoak duen lokal sozialean Inmakulada Ikastetxeko ikasle berriei organu emaitzaren eta trasplantearen ekintzari buruz hausnartzeko lekua eskaini du, eta baita ekintza altruista honen garrantzia azpimarratu ere.
Hitzaldian, elkarteari buruz informatu da eta baita profesionalek eskaintzen dituzten laguntza programa osagarrien bidez giltzurrun gaixoaren kolektiboarekin eta kolektiboarentzat burutzen duten lanari buruz. Alcer Gipuzkoako dietista nutrizionistaren parte hartzeari esker giltzurrun gaixotasunean elikadurak duen garrantziaz hitz egin da. Honetaz gain, entzuleek kasu erreal bat entzuteko aukera izan dute, giltzurrun trasplantatu baten testigantza, hain zuzen, zeinak gaixonasunarekin eta trasplanteak bere bizi kalitatean nolako eragina izan duen esperientzia kontatu duen.
Inmakulada Ikastetxeari eskerrak eman nahi dizkiogu organu emaitzaren garrantzia ezagutarazten laguntzeagatik.