Organu Emaitzaren kanpaina Elgoibarren
Ekainaren 2an, joan den asteazkenean, Organu Emiatzaren eguna ospatu zen eta egun honekin bat eginez, Elgoibarko giltzurrun gaixo eta familiarteko bolondresek mahai informatiboa antolatu dute.
Alcer Gipuzkoako bolondrasak ekainaren 5ean, larunbata, King Kong kafetegiaren azpian kokatuta egon ziren goizeko 10etatik 14etara, organu emaile nola egin daitekeen informatuz eta organu emaitzaren garrantziari buruz sentsibilizatzen.
Alcer Gipuzkoak 43 urte daramatza organu emaitzaren aldeko sentsibilizazioa egiten eta egun honetan, bereziki, organu emaile ezezagunei eta familiartekoei hauek adierazten duten esker ona eta eskuzabaltasuna eskertu eta errekonozitu nahi da burutzen duten ekintza altruistagatik.