Osakidetzak Osaun Karpeta eguneratu du, herritarrak haien osasunaren zaintzan ahalduntzeko
Osakidetzak osasunaren zerbitzura dauden teknologia berriak erabiltzearen aldeko apustua egiten du; izan ere, zerbitzu hobea eta irisgarriagoa ematen laguntzen dute, eta pertsonak haien osasuna kudeatzeko ahalduntzen laguntzen dute.
Honela bada, Osakidetzak bere Osasun Karpeta berritu du, herritarrek hartara modurik errazenean jotzeko aukera izan dezaten eta beren osasuna zaindu dezaten.
Izan ere, Covid-19aren pandemian, aurrez aurrekoak ez diren tresnen erabilera nabarmen handitu da. Telefono bidezko kontsulten ondoren, Osasun Karpeta da tresnarik erabiliena.
Osasun Karpeta Osakidetzaren tresna digitala da; aukera ematen die 16 urtetik gorakoei haien Historia Klinikoko informazioa ikusteko, besteak beste txosten medikoak, analitikaren eta PCRaren emaitzak edo proba erradiologikoak.
Aplikazioaren bidez, era berean, egiteko dauden hitzordu medikoak kontsulta daitezke, eta, beharrezkoa bada, datuak eguneratu daitezke –esaterako, telefono-zenbakia–, Osakidetza herritarrekin harremanetan jarri ahal izateko.
Lehengo Osasun Karpetan zeuden funtzionaltasun horiez gainera, bertsio berri honek beste zerbitzu, eginkizun eta erabilgarritasun batzuk eskaintzen ditu, jarraian laburtzen direnak:
- Errazago nabigatzea eta sarbide errazagoa izatea. Osasun Karpetak diseinu errazagoa eta intuitiboagoa du, eta aukera ematen du eskari gehien duten zerbitzuetara erraztasunez jotzeko.
- Bularreko, koloneko eta zerbixeko minbiziaren baheketa-programetan parte hartzeko jakinarazpena jasotzea, haren emaitzak, hurrengo kontrolaren data eta programei buruzko informazio guztia ezagutzea.
- Aurretiazko borondateen dokumentu osorako sarbidea izatea.
- Pazientearen segurtasun handiagoa lortzen da, Historia Klinikoan ageri diren alergiak eta medikamentuekiko kontrako ondorioak ikus daitezke eta.
- Txosten mediko guztiak ikusi eta deskargatzea (kolonoskopia, PET…)
- Hitzordua eskatzea Lehen Mailako Arretan.
- Hirugarrenen historialera sartzeko aukera, besteak beste seme-alabenera, pertsona kalteberak eta legez ezgaituak direnak zaintzen dituzten tutoretza-fundazioetara zabaltzen da, zaintzeko aukera duten familiak ez dituztenen kasuan.
Osasun Karpetara Osakidetzaren web orritik sar daiteke edo atari mugikorretik, Osakidetzaren aplikazioa deskargatuz gero. Sarbidea sinplifikatu egin da eta, beraz, dagoeneko ez da beharrezkoa izango itsasontzi-jokoa
Ondorengo estekan informazio gehiago duzue erabilgarri.