Osasun karpeta, online sistema bat pazienteak bere osasunaren gaineko kontrol handiagoa izan dezan
Euskal osasun-sistema eta haren profesionalak pertsonengana hurbiltzeko arreta ez-presentzialeko zerbitzu teknologiko berriak garatzen eta abiarazten jarraitzen du Osakidetzak. Teknologia berriei esker, hainbat kanal jar daitezke herritarren esku, osasun-arreta eskuragarriagoa eta unibertsalagoa izan dadin.
“Nire Osasun-karpeta” Historia Kliniko Elektronikorako sarbidea da. Erabiltzaile bakoitzaren informazio kliniko eta sanitario guztia biltzen da hor, modu seguruan eta isilpean. Internet bidezko sarbidea du eta, beraz, gailu mugikor zein finko batetik egin daiteke kontsulta, edonon eta edonoiz. Dena den, sinadura digital aurreratura mugatu da sarbidea, barku-joko baten bidez (B@kQ)*; hau da, erabiltzaileak bere gakoa, pasahitza eta koordenatuak behar ditu. Osasun zentroan eskatu daitezke, e-NAN bidez, hiritar txartelarekin edo ONA erabiliz.
Zure Osasun-karpetara sartzera gonbidatzen zaitugu. Osasun-karpetaren bidez, hau guztia egin dezakezu:
- Zure txostenakkontsultatu eta deskargatu: ospitaleko altak, kirurgia, analitika, erradiologia eta anatomia patologikoa, baita lehen mailako arretako txostenak ere, zure sendagileari eskatu ostean eginak.
- Zure farmakologia-historia kontsultatu: preskripzioak eta tratamendu aktiboaren orria; baita zure txertaketa-historia eta proba medikoetako erradiazioarekiko esposizioa ere.
- Osasun-profesionalekin dituzun etorkizuneko hitzorduak begiratu eta elektronikoki deskargatu.
- Zure osasunerako eta zure familiaren osasunerako informazio eta esteka interesgarriak ikusi.
- Ohitura osasungarriei (dietari, jarduera fisikoari eta tabakoa erretzeari) buruzko galdera-sortak bete, eta, galdera-sorta amaitzean, aholkuak jaso. Ohiko patologiei eta osasun-arazoei buruzko informazioa ikusi.
- Osakidetzatik kanpoko zure txostenak sartu, pdf formatuan, Txostenak igo atalaren bidez.
- Zure historia klinikoan idatzi behar dela iruditzen zaizun informazioa idatzi, Nire egunerokoa atalean. Zure sendagileak ikusi ahalko du, kontsultara zoazenean.
- Zure familiako medikuari edo espezialistei zalantzak edo mezuak bidali, Nire medikuarentzako zalantzak atalaren bidez, medikuaren edo espezialisten onarpena jaso ostean. Zure sendagileak ere informazioa bidal diezazuke, Pazientearentzako mezuak atalaren bidez.
- Amaitzeko, autojarraipenerako programetan izena eman dezakezu, osasunaren parametro batzuk kontrolatzeko, hala nola arteria-tentsioa, pisua, eta tabakoaren eta alkoholaren kontsumoa. Gero, zure osasun-profesionalak baliozkotu beharko ditu parametro horiek.
* Non eta nola eskatu dezaket nire B@kQ?
B@kQ bat eskatu nahi izanez gero, pertsonalki Joan behar duzu osazun zentrura (Bezeroaren Arretarako Eremua) Iraungi-gabeko nortasun agiria aurkeztu eta han emango dizuten eskabidea bete behar duzu. Gero, Izenpek (Euskadiko Herri Administrazioen Erakunde Ziurtatzailea) zure B@kQ-aren koordenatuak bidaliko dizkizu emailez.
Osasun karpetara sartzeko linka hemen duzue.