Osasun Publikoko Batzordeak begi onez ikusi du Hemodialisian dauden pertsonak eta trasplantatuak, arrisku handiko taldetzat onartuak dauden bestelako profilekin batera, hurrengo Txertaketa Estrategiako eguneraketan sartzea
Osasun Publikoko Batzordeak izan duen azken bileran COVID-19aren gaixotasun larriarentzat arrisku handiko taldetzat onartuak dauden pertsonak, 70-79 urte bitarteko taldearekin batera txertatuak izatea onartu du.
Honela, beraz, organu solidoa duen trasplantatutako pertsonak eta hau jasotzeko itxaron zerrendan daudenak, hemodialisian daudenak, dialisi peritonealean daudenak, beste profilekin batera, laister txertaketa prozesuan gehituko dira.
Onarpen honekin lotutako informazio gehiago luzatu eta konkretatuko da laister, Txertaketa Estrategiako 5. zenbakiko eguneraketan.
Informazio gehiago Prentsa Oharrean.