SEN (Sociedad Española de Nefrología) eta ALCER-ren jakinarazpena – Hemodialisian dauden gaixoen aldizkako lekualdaketak
Alarma egoeraren amaierarekin eta biztanlerian orokorrean, eta espezifikoki, ordezkako giltzurrun tratamenduan (dialisia eta trasplantea) dauden pertsonen, txertaketaren aurrerapen mailakatua dela eta, mugikortasun murrizketak gutxitu dira. Honekin batera, Hemodialisi tratamenduan dauden pertsonenak ere.
Egoera honen aurrean, SEN (Sociedad Española de Nefrología) eta Alcer Federación-ek Hemodialisian dauden gaixoen aldizkako lekualdaketekin lotutako adierazpena landu dute.
Betiere, kutsatzeen kopurua jaisten bada, edozein arrazoiengatik egin daitezkeen lekualdaketak posible izango dira baldintza batzuk kontuan hartuz. Horregatik, lekualdatzeen eskaerak denboraz egitea gomendatzen da eta, edozein kasutan, txertaketaren protokolo guztia jasoa izan beharko da, eta gaixoak joango den lekuan lehenengo dialisia jaso baino 72 ordu lehenago PCR negatiboa izan beharko du.
Informazio gehiagorako eskuragai duzue jakinarazpena.