Tipi-Tapa martxan da Alcer Gipuzkoan
Astearte honetan, urriak 25, “Tipi-Tapa” ekintza asoziatiboa abian jarri da 2020ko martxoan, pandemiaren eraginez, atzeratu ostean.
Programa hau duela bi urte sortu zen, GGKa duten pertsonentzat zuzendutako bizi ohitura osasuntsuei buruzko bi formakuntza jardunaldi eta gero, 2020ko otsailean ospatutakoak. Elkarretaratze hauetan, jarduera fisikoa vs ariketa fisikoa eta aholku dietetikoetan hausnartu zen gaiean adituak diren profesionalen partehartzearekin (osasunaren sustapenaren teknikoa, Donostialdea ESIko fisioterapeuta, eta Alcerreko dietista-nutrizionista).
Gaixotasunaren estadio ezberdinetan dauden giltzurrun gaixo talde bat sortu zen jasotako gomendioak praktikan jartzeko; GGKa duten pertsonengan jarduera fisikoa eta ariketa fisikoa, eta, harreman sozialak sustatzeko, eta esperientziak taldean partekatzeko helburuarekin.
2022ko azken hiruhilekoan, covid19ari lotutako osasun egoera egonkortu denean, ekintza martxan jarri ahal izan dugu.
Ekintza astean behin burutuko da Donostiako ibilbide ezberdinak eginez eta abiapuntua Alcer Gipuzkoako lokal soziala izango da. Klimatologia ezegonkorra denean edo taldeak hala ikusten duenean, lokal sozialeko gunea erabilgarri egongo da zuzendutako ariketa fisiko ezberdinak egiteko.
Taldea irekia dago ekintza asoziatibo honek duen helburua jarraitu nahi duen edozein giltzurrun gaixo eta/edo familiartekori. Interesa baduzu, galde iezaguzu!