Tipi-Tapak martxan jarraitzen du!
2024 urte honetan bi urte dira Tipi-Tapa ekintza asoziatiboa martxan jarri zela, ekintza fisikoa bultzatzeaz gain, edozein pertsonentzat onuragarria dena, harreman sozialak sustatzen ditu, taldeko esperientziak konpartitzen eta laguntza talde bezala izanez.
2024 urtean zehar, taldeak zintzoki jarraitu du astearteroko zitarekin, ahalik eta onura handiena atereaz elkarretaratze bakoitzari. Orain, nahiz eta udara garaian egon, taldeak bere irteerak eta ibilbideak antolatzen jarraitzen du asteartero, ibili daitezkeen zona eta udalerriak zabalduz (Ordizia, Orio, Lasarte-Oria, etabar).
Taldeak ekainean, arrazoi ezberdinengatik, Organu Emaitzaren Egunagatik, partehartzaile batzuentzat “kurtso amaiera” dela eta, eta bizitza ospatzeagatik, bazkari bat antolatu zuen Ordizian.
Argazkia taldekideen artean sortu den giro ona eta kohesio onaren froga da. Anima zaitez partehartzera!!