Tipi-Tapako parte-hartzaileek Nordic Walking-a praktikatu dute
Alcer Gipuzkoatik, Tipi-Tapako parte-hartzaileei Nordic Walking-a edo ipar martxa ezagutzeko aukera eskaini zaie.
Atzo Donostian elkartuta eta Ostadar SKT-aren eskutik, parte-hartzaileek mota honetako ibilaldiak zertan datzan gertutik ezagutzeko aukera izan dute, beharrezkoa den materiala eta praktikatzen duenarentzat zer nolako onurak dituen ikusi dute.
Bertaratu direnek 3 orduz praktikatu ahal izan dute eta ekintza hau konpletoagoa dela egiaztatu dute, gorputzeko muskulaturaren zati handi bat landuz eta arnasketa hobetuz.
Parte-hartzaileen balorazioa oso positiboa izan da, praktikatzen jarraitzeko asmoarekin.
Eskerrik asko Ostadar SKT!